EUROPA: MITOA ETA KONDAIRA
Europa pertsonaia mitologikoa da.
Agenor, Feniziako erregearen alaba, neska ederra zen. Zeusek, zeruko jaun eta jabea, laino artetik ikusi zuen Europa itsasertzean jolasean eta neskatxa bereganatzeko gura sortu zitzaion. Zeus, zezen-itxuraz mozorroturik, Europaren etxe ingurura jaitsi omen zen. Europa harrituta geratu omen zen ilgoran dagoen ilargiaren tankerako adar-puntak zituen zezen bat aurkitzean. Aberea ez zela erasokorra ikustean, jolasean hasi omen zen berarekin. Neskatxa, loreak eta girnaldak adarretan ipintzeko zezenean gainera igo omen zen. Zeus maltzurra une hartan bertan, Europaren jarrera inozoaz oharturik, itsasoan murgildu zen eta Europa Kretara eraman zuen bahituta.
Europaren Bahiketa. Valentin Serov. 1910
Artelan gehiago ikusi nahi baduzu, klikatu HEMEN
martes, 19 de enero de 2016
lunes, 11 de enero de 2016
CHARLES PERRAULT
URTARRILAREN 12a
CHARLES PERRAULT, 1628ko urtarrilaren 12an jaio zen Parisen. Idazlea zen.

1667an "aitzinako ipuinak" delako liburua argitaratu zuen. Bertan ahozkotradiziotik hartutako istorioak aurki ditzakegu. Perraultek ez zituen berezko ipuinik asmatu, baizik eta, garai horretan kontatzen ziren hainbat ipuin aukeratu eta hauek idatzi egin zituen. Bere lana, biltze lana izan zen
Ipuin hauek lortu ahal izateko, herriz herri joan zen. Gero ipuin herrikoi hauek bere lagun batek argitaratu zituen.
Perrault ipuin hauek idatzi zituenean, ez zuen haurrengan pentsatu, ipuin hauek ez zirelako haurrentzako, gazte eta helduentzako baizik.Ipuin bakoitzaren amaieran Perraultek ikasgai bat idatzi zuen.
- Txano Gorritxo
- Botadun Katua
- Loti Ederra
- Edurne Zuri
- Erpurutxo
- Asto - azala
ANTZERKIA
Lau antzezlan irakurri ahal ditugu liburu zoragarri honetan, eta urteko lau urtaroekin batera datoz.
4. mailako antzerki taldeak "udako antzezlana" aukeratu zuten.
Urdin izeneko mutiko bat mendira doa, bere motxila galdu eta motxila bilatzerakoan galdu egiten da. Lamiak, Basajaun, Urtzi eta Mari hortik agertzen dira...
Klikatu argazkian
jueves, 31 de diciembre de 2015
domingo, 29 de noviembre de 2015
jueves, 26 de noviembre de 2015
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




