viernes, 13 de diciembre de 2013

2013ko abenduaren 13an


 Gaur, goizeko 8etan   zeru zoragarri hau ikusi dugu  liburutegiko lehiotik. Irudi magiko honekin, gure liburutegiko blogari hasiera ematen diogu.
Zerua, bloga, eguna, adiskidetsuna, lan kooperatiboa, eta den den ospatzeko hona hemen ipuin bat:
         
                                                                    FANTASIA

Bazen txakurtxo bat oso ameslaria. Gezurra badirudi ere, egun osoa ematen zuen bere baitan murgilduta, buruan zerbait zuela. Noraezean bezala ibiltzen zen kalean, begirada nonbait urruti galdua balu bezala. Batzuetan irribarre egiten zuen; beste batzuetan oihu, salto eta negar, irudimenean zerabilenaren arabera. Ezagutzen zutenek bere kasa uzten zuten. Denentzat hobe. Lasai bizi zen, ez zion inori kalterik egiten. Ederki, beraz!
"Handia egitean, astronauta izango naiz. Eguzki-sistemako planeta guztietan ibiliko naiz  eta gero izarretara joango. Bai zoragarria!", esaten zion bere buruari, ozen eta begi distiratsuz. Jakina, inguruko guztiek entzuten zioten, baina hari bost axola.
 Bestalde, sarri aldatzen zituen etorkizunerako asmoak. "Ai ene, bai zirraragarria ziztu bizian ibiltzea, soinuaren abiadura baino hiru aldiz bizkorrago. Hegazkilari izango naiz. Bai horixe!
 Berandura gabe, beste lanbide batzu bururatzen zitzaizkion: sendagile, mundu guztiko presidente, legegizon... hark zuen irudimen bizia hark!
 Amets eta amets, txakurra handia egin zen eta, jakina, ez zen iritsi amestutako ezer izatera. Zerbait izateko ikasi egin beharko zukeen txikitan, baina gaztaroa alferrik galdua zuen ametsetan. Gaur egun ez dakit nondik nora dabilen, baina seguraski ogibide arrunten konformatu beharko du.

 Lagunok, batzuetan amets egitea ez da gauza txarra, baina hankak beti lurrean direla, bestela muturreko asko hartzeko arriskua dago eta.