miércoles, 27 de enero de 2016

AKTIBATU +. 2. TAILERRA

                                                               


2. tailerra hasi aurretik ondoko taulei  begiratu behar dizkiegu:

OHITURA BEHAKETAREN EMAITZAK





Emaitzek erakusten dutenez,
-  hainbat tresna piztuta uzten dira; ordenagailuak uzten dira gehien % 67 arekin.
- argi asko daudenez honek kontsumoan eragin handia sortzen du.


Energia- kantitate handiena xahutzen duten tresnak:
        

          - ordenagailuak
          - inprimagailuak                                               
          - argiak

KONTAGAILUEN NEURKETA




 Urtebetean,  gure eskolan, energia kontsumoak  11.7 tona CO2  sortzen du






lunes, 25 de enero de 2016

AKTIBATU+ 1. TAILERRA


         


1. TAILERRA

1. tailerra bukatuta dago.
 Lehenengo ikuskapena egin dugu, gaur egun erabiltzen dugun energia-kantitatea zehaztu eta energiarekin zerikusia duten ohitura desegokiak antzemateko.

ERABILIITAKO ERREKURTSOAK

EGINDAKO LANAK

Ohitura eta portaeren emaitzak 
Kontagailuen neurketak 
   






Elektrizitate-kontagailuaren neurketa



Nahiz eta euria egin, gas-kontagailua neurtu behar


Ohitura - ikustatzaileak

Ohitura- ikustatzaileak


Instalazioez eta mantentze-lanaz arduratzen den pertsonarekin elkarrizketa.   






Elkarrizketa prestatzen


Ardunarekin elkarrizketa 
Elkarrizketa egin eta gero





IKUSTAPENAREN TXOSTENA







IKUSTAPENAREN TXOSTENA

2016ko urtarrilaren 7a
                                               

 

AKTIBATU. GLOBAL ACTION PLAN









Txomin Aresti Eskola Aktibatu + programan parte hartzen ari da.

HELBURUA:

Txomin Aresti Ikastetxean energiaren erabilera hobea egitea, bertako langileen eta ikasleen ohiturak aldatuz.

KRONOGRAMA

1. tailerra: Azaroa
                 - urriaren 26ko astea: lehen neurketa. Irakasleak bakarrik.
                 - azaroaren 2ko astea: 1. tailerra eta kontagailuen neurketekin hasi.
                 - azaroaren 9ko astea:  behaketak
                 - azaroaren 16ko astea: elkarrizketa
2. tailerra: Urtarrila
3. tailerra: Apirila
4. tailerra: Maiatza


AKTIBATU. GLOBAL ACTION PLAN




AKTIBATU + programa Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Global Action Plan ( Ekintza Plan Orokorra, nazioarteko ingurumen-elkartea) elkartearen arteko jarduera bateratu berritzzailearen ondorioa da..

Global Action Plan -aren helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planeta eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Ekintza Plan Orokorrak 350 ikastetxe baino gehiagorekin batera
jardun du, euren ingurumen-inpaktua murriztu eta klima-aldaketa prebenitzen laguntzeko. Aurretiaz programa hori egin duten ikastetxeek batez beste %9 murriztu dute energia-kontsumoa.

AKTIBATU + programaren helburua: 

- Ikastetxeak ingurumenean duten inpaktua ulertzen, ikertzen eta murrizten lagundu, eta ikastetxeak xahutzen duen energia kantitatea murriztea.


AKTIBATU programaren prozesua:

- Ikastetxeko energia- azterketa egin, bertako energia-kontsumoa neurtzeko.

- Azterketaren emaitzak oinarrituz, ekintze - plan bat diseinatu ikastetxean xahutzen    duen energia murrizteko.

- Aldaketak egin eta gero bigarren energia-neurketa egingo da.










martes, 19 de enero de 2016

EUROPA

EUROPA: MITOA ETA KONDAIRA

 Europa pertsonaia mitologikoa da. Agenor, Feniziako erregearen alaba, neska ederra zen. Zeusek, zeruko jaun eta jabea, laino artetik ikusi zuen Europa itsasertzean jolasean eta neskatxa bereganatzeko gura sortu zitzaion. Zeus, zezen-itxuraz mozorroturik, Europaren etxe ingurura jaitsi omen zen. Europa harrituta geratu omen zen ilgoran dagoen ilargiaren tankerako adar-puntak zituen zezen bat aurkitzean. Aberea ez zela erasokorra ikustean, jolasean hasi omen zen berarekin. Neskatxa, loreak eta  girnaldak adarretan ipintzeko zezenean gainera igo omen zen. Zeus maltzurra une hartan bertan, Europaren jarrera inozoaz oharturik, itsasoan murgildu zen eta Europa Kretara eraman zuen bahituta.



                               Europaren Bahiketa. Valentin Serov. 1910

Artelan gehiago ikusi nahi baduzu, klikatu  HEMEN


lunes, 11 de enero de 2016

CHARLES PERRAULT

URTARRILAREN 12a

CHARLES PERRAULT, 1628ko urtarrilaren 12an jaio zen Parisen. Idazlea zen. 

1667an "aitzinako ipuinak" delako liburua argitaratu zuen. Bertan ahozkotradiziotik hartutako istorioak aurki ditzakegu. Perraultek ez zituen berezko ipuinik asmatu, baizik eta, garai horretan kontatzen ziren hainbat ipuin aukeratu eta hauek idatzi egin zituen. Bere lana, biltze lana izan zen
Ipuin hauek lortu ahal izateko, herriz herri joan zen. Gero ipuin herrikoi hauek bere lagun batek argitaratu zituen.
Perrault ipuin hauek idatzi zituenean, ez zuen haurrengan pentsatu, ipuin hauek ez zirelako haurrentzako, gazte eta helduentzako baizik.Ipuin bakoitzaren amaieran Perraultek ikasgai bat idatzi zuen.



IPUIN OSPETSU BATZU

            - Bizar Urdin
            - Txano Gorritxo 
            - Botadun Katua           
            - Loti Ederra
            - Edurne Zuri
            - Erpurutxo
            - Asto - azala


ANTZERKIA


Lau antzezlan irakurri ahal ditugu liburu zoragarri honetan, eta urteko lau urtaroekin batera datoz.

4. mailako antzerki taldeak "udako antzezlana" aukeratu zuten. 

Urdin izeneko mutiko bat mendira doa, bere motxila galdu eta motxila bilatzerakoan galdu egiten da. Lamiak, Basajaun, Urtzi eta Mari hortik agertzen dira...



Klikatu argazkian