EUROPA: MITOA ETA KONDAIRA
Europa pertsonaia mitologikoa da.
Agenor, Feniziako erregearen alaba, neska ederra zen. Zeusek, zeruko jaun eta jabea, laino artetik ikusi zuen Europa itsasertzean jolasean eta neskatxa bereganatzeko gura sortu zitzaion. Zeus, zezen-itxuraz mozorroturik, Europaren etxe ingurura jaitsi omen zen. Europa harrituta geratu omen zen ilgoran dagoen ilargiaren tankerako adar-puntak zituen zezen bat aurkitzean. Aberea ez zela erasokorra ikustean, jolasean hasi omen zen berarekin. Neskatxa, loreak eta girnaldak adarretan ipintzeko zezenean gainera igo omen zen. Zeus maltzurra une hartan bertan, Europaren jarrera inozoaz oharturik, itsasoan murgildu zen eta Europa Kretara eraman zuen bahituta.
Europaren Bahiketa. Valentin Serov. 1910
Artelan gehiago ikusi nahi baduzu, klikatu HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario